Lan taldea

EU I ES

Andoni Salamero

Olerkari, esatari izanez, hainbat urtetan, artista ezberdinekin- Kukai, Juan Mari Beltran, Mixel Ducau, Oskorri, Pello Ramirez, Peio Ospital…-, herriz herri jardundako proiektuetan arituz, gidoiak eratzeko eta jendaurrean hitz egiteko esperientziaren jabe egin da.

Edurne Salegi

Edurne, 2007tik terapeuta eta Yogako irakasle bezala dihardu. Jaiotza eta heriotzarekiko txikitandik duen interesari jarraiki, haurdun daudenei eta dolua bizitzen ari direnei saioak ematen dizkie.

Ione Eizagirre

Ionek marketin eta enpresagintza ikasketak eginda, diseinurako duen sentsibilitatea agur-omenaldietako erritu bakoitzean txertatzen du, detaileak mimoz zainduz.