Gure lana

EU I ES

Errituaren antolakuntza

Erritua aukera ezinbestekoa da elkartzeko, hildakoaren bizitza eta utzi dizkigun gauza onak ospatzeko. Uste baduzu zure pertsona kuttunaren hileta ez zela izan zuretzat une hartan esanahizkoa, antola daiteke bat beranduago. Errautsak uztea, urtemuga edo beste edozein une egokia da ingurukoekin elkartu eta ospatzeko.

Elkartzea

Senitarteko eta lagunekin elkartzen gara. Hildakoaren izateaz galdetzen diegu zeremoniak bere bizitza isla dezan eta bihotzetan utzi duen ondarea. Bisita honek badu alde terapeutikoa, minaren espresioari, sentimenduei, maitasunari leku egiten dielako.

Elkartzea

Elkartze honetan jaso ditugun testigantza eta detaileekin gidoia prestatzen hasten gara. Olerkia, bertsoa, testigantzak, musika, etab… erabiliz lan egiten dugu senitartekoek nahi duten zeremonia osatu arte.

Erritua

Zeremonia eguna iritsi da! Ahotsa jartzen diogu esan nahi denari. Batzuek parte hartu nahi dute, adierazi garrantzitsua zaiena. Errituaren ondoren, minik bada ere, bihotzak bakean, pozik gelditzen dira. Gidoia paper politean oparitzen diegu senideei, errituan bizitakoa oroigarri eta lagungarri izan dezaten dolu-prozesuan.

Zerbat egin diezaiogun batera